Zarautz, Arrasate eta Elgoibar eliminatuta, Donostia izango du hurrengo aurkari Hernanik, gaur eta hurrengo asteburuan. Gaur Hernanin jokatuko dituzte partiduak eta lehia estua espero da. Kadete mailan hernaniarrak izango dira faborito, jubeniletan donostiarrak, eta nagusi mailako partidua oso gogorra eta parekatua espero da. Hori aurreikuspenei dagokiena, baina gaur arratsaldean ikusiko da betetzen diren edo ez.
Hiru partidu
Kadete mailan Aizpitarte II eta Lizeagak jokatuko dute Hernaniren izenean, Manzisidor eta Zinkunegiren aurka. Hernaniarrak Euskal Herriko 3garrenak dira, baina Donostiako atzelaria da txapelduna. Jubenil mailan Arrieta-Otae-gik jokatuko dute Hernanitik, Fernandez-Arzelusen aurka. Nagusi mailan, berriz, Esnal eta Gorrotxategi ariko dira Baez anaien aurka. Gipuzkoako bi bikote onentsuenak dira hauek.