Plenoa bilduko da gaur, 19:00etan Udaletxean, 2008ko aurrekontuen gainean hitz egiteko. Ogasun Batzordean oposizioaren aldeko eta Gobernu taldeko kideen aurkako botoekin diktaminatutako erreklamazio bat izango dute aztertzeko. Udal Kirol Patronatuko lanpostu aldaketa baten ingurukoa da erreklamazioa, ogasun batzordeak diktaminatu duen bakarra. Erreklamazioa bozkatuta, behin betiko onartuta geratuko da 2008ko aurrekontua.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!