Mus txapelketa gaur Ereñotzun, Ur Mian

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 6a, 02:00

DAtorren asteazkenean hasiko dira San Antonio jaiak Ereñotzun, baina aldez aurretik zenbait ekitaldi ere izaten dira, festak girotzen hasteko. Gaur, XXIII. Mus Txapelketa izango da Ur Mia elkartean, iluntzeko 22:30etan. Nahi duen guztiak hartu lezake parte eta izen ematea momentuan egin behar da, Ur Mian bertan. Horrez gain, bihar, larunbata, futbol partidua izango da, arratsaldeko 18:00etan, Ereñotzuko eta CD Hernaniko alebinen artean. Igandean, berriz, bost mendietako buelta egingo dute, goizeko 08:00etan, auzotik irtenda. Oinddi, Adarra, Agiña, Urdaburu eta Arrondo igoko dituzte, 9-10 orduko buelta, gutxi gora behera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!