Txistu kontzertua izango da gaur, 19:30etan, Udaletxeko areto nagusian. Jagoba Astiazaran eta Nagore Fernandez de Luco txistulariek emango dute kontzertua. Horrez gain, bi lagun hauek eta Aitor Amilibiak osatzen duten txistu taldeak ere joko ditu zenbait pieza. Guztira 9 pieza eskainiko dituzte gaur, banaka eta taldean. Txistu kontzertua Hernaniko Musika Eskola Publikoko Txistulari Taldeak antolatu du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!