‘Pana’ parkeko plakak eta monolitoa kendu ditu Ertzaintzak

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 6a, 02:00

Atzo goizaldean Pana parkeko monolitoa eta plakak kendu zituen Ertzaintzak. Fernando Grande Marlaska epaileak eman zuen agindua, ETAko kide baten izena parke bati jartzea, biolentziaren erabilera onestea zela argudiatuta. Jose Manuel Aristimuño Panaren izena agertzen zen plaka eta ikur guztiak kentzeko, eta horrez gain, Hernaniko kaletegitik izena kentzeko agindua ere ematen du autoan.

1982ko erabakia
Jose Manuel Aristimuño Pana, 1956an jaio zen Hernanin eta 1981eko martxoan hil zuen tiroz poliziak, Gastei-zen. 1982ko pleno berezi batean erabaki zuen Hernaniko Udalak parkeari Pana izena jartzea, artean parkea egiten ari zirela.

Azkarraga: «Agindua bete beharra geneukan»
Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Justizia Lan eta Enplegu Sailburuak atzo bertan adieraizi zuen Ertzaintzak Auzitegi Nazionalaren agindua bete beharra zeukala. Hala ere, bera biktimen aldeko ekitaldiak egitearen aldekoagoa dela esan zuen «beste edozer baino».

Askatasuna: «Gogor salatzen dugu»
Askatasuna Erakundeak gogor salatu du «errepresioak hildako herritar honen memoria ezabatu nahia». Horrez gain Askatasunak dio monolitoak eta plakak kentzen ari diren bitartean, «PNV eta Ibarretxe batere lotsarik gabe hainbat euskal herritar hil dituzten eta herri honetara jazarpen, tortura eta mina baino ekarri ez duten guardia zibilak omentzen ari dira».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!