Emakumeen iritzia jasotzeko bilera gaur Ereñotzun

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 5a, 02:00

Udalak eta Parte Hartuz elkarteak antolatuta, gaur bilera izango da Ereñotzun bertako emakumeen iritziak jasotzeko hainbat gairen inguruan. Parte Hartu Euskal Herriko Unibertsitateko talde bat da eta parte hartzearen inguruko ikerketak egiten ditu. Helburua dute auzoaren bereizgarriak kontuan izanda, Urumea bailarako bizilagunek non eta nola parte hartzen duten ezagutzea, eta bertan parte hartzeko dauden aukera eta zailtasunak identifikatzea. Bailaran bizi diren adin guztietako emakumeei dei egin diete bilerara. Gaur, arratsaldeko 19:30etan, Ereñotzuko eskolan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!