Bizikletako istripuak hizpide

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 5a, 02:00

Sansinenea sendagileak hitzaldia eman zuen joan den astean, JOCC-Zikuñako Amak antolatuta eta istripu bat jasan duen txirrindularia nola tratatu azaldu zuen. Lehenik eta behin trafikotik babestu behar dela esan zuen eta lesioren bat duela irudituz gero 112 zenbakira hots egiteko eskatu zuen. Horrez gain, buru hezurreko lesioren bat duela uste bada, txirrindularia ez dela ukitu behar adierazi zuen Sansineneak eta kaskoa ez kentzeko esan zuen. Odola botatzen ari bada berriz, torniketerik ez egiteko esan zuen, taponatzeko baizik. Horrez gain, arnas bideak libre uzteko ere esan zuen sendagileak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!