Santa Barbara restauratzeko lehiaketa publikoa deituko du Udalak

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 5a, 02:00

Gobernu Batzarra bildu zen asteartean Udaletxean eta egitasmo haundien inguruko erabakiak hartu zituzten. Santa Barbarako harrobia eta ingurua restauratzeko lehiaketa publikoa deitzea erabaki zuten. Berez, gutxieneko proiektu bat egina dago, harrobiak utzitako zuloa bete, basoa aldatu eta bideak egokitzekoa. Baina enpresa bakoitzak bere proiektua eta aurrekontua aurkeztu beharko ditu orain Santa Barbararako, oinarrizko proiektu horretan geldituta edo haratago joanda. Udalak erabakiko du aurkeztutako proiektu eta aurrekontu guztien artean zein den egokiena Santa Barbarako harrobia eta ingurua berritu edo restauratzeko.

Txantxilla eta Orbegozoko kontzertazio hitzarmenak
Txantxillako eta Orbegozo zeneko proiektuak ere aztertu zituen Gobernu Taldeak. Txantxillan etxebizitzak egiteko egitasmoa dago eta Orbegozo zenean AMR refractarios enpresa jartzeko egitasmoa. Berria den onarpen bat egin zuten, Prozedimendu hitzarmenena hain zuzen ere. Lurzoruaren lege berriaren arabera, lur jabeek eta Udalak kontzertazio hitzarmen bat sinatu beharko dute hemendik aurrera, planeamenduak esaten duena, hau da arau subsidiarioek esaten dutena beteko dutela konpromisoa hartzeko. Konpromisoaz gain, kontzertazio hitzarmenak epeak ere zehazten ditu. Bi proiektu hauek gauzatzeko bidean pauso bat gehiago eman du Udalak beraz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!