Biteriko tailerretan egindako lanak ikusgai daude ekainaren 18ra arte

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 5a, 02:00

Biteriko tailerretan urtean zehar egindako lanak ikusgai daude, ekainaren 18ra arte. Bertara inguratzen denak gauza asko ikusteko aukera izango du: zeramika, marrazkiak, egur tailan egindako lanak, harri tailan egindako lanak... egunero egongo da erakusketa irekita, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara. Ikasturte guztian zehar izaten dira tailerrak Biteri kultur etxean eta jende askok hartzen du parte bertan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!