Autoikaskuntza topaketak eta ipuin kontalaria gaur, Kultur Astearen barruan

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 4a, 02:00

AEKk antolatuta, Kultur Astea ari dira egiten Astigarragan eta goiz eta arratsalde dituzte ekitaldiak gaur. Goizeko 10:00etatik 14:00etara, VIII. Autoikaskuntza Topaketak izango dituzte eta bertan Euskal Herriko autoikaskuntza tutoreak elkartuko dira. Arratsaldeko 19:30etan, Aitor Txarterina ipuin kontalaria izango da kultur etxean, gazte eta helduentzako ipuin kontatzen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!