Etxolaberriko eta Oiassoko meategiei buruzko dokumentalak gaur Biterin

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 4a, 02:00

Felix Ugarte elkarteko kideek emango dituzte bi dokumentalak, gaur 20:00etatik aurrera. Hernanin eta Irunen daude meategi hauek.

Felix Ugarte elkarteak kobazulo, meategi eta antzekoak arakatzen ditu, lurpea orokorrean. Gaur bi dokumental emango dituzte Biteri kultur etxean, Etxolaberriko meategiei buruzkoa bata eta Oiassoko meategiei buruzkoa bestea. Etxolaberriko meategiak Hernanin daude, eta 2003 urtean auzolandegi bat zuzendu zuen Felix Ugarte elkarteak bertan, Hernaniko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak antolatuta. Etxolaberrin metala atera zuten aspaldidanik eta gerotxora arte martxan egon da meategia. Bestalde, erromatarrek egindako zubi bat ere bada bertan, eta dirudienez Gipuzkoako bakarretakoa da. Dokumentalak 17 minutuko iraupena du. Bestalde, bigarren dokumentala Irungo Oiassoko meategiei buruzkoa da. Aiako Harripean dagoen Erromatar garaiko meategi hauek ezagutzeko aukera izango da gaurko bigarren dokumentalean. Dirudienez, Iberiar Penintsulako goi mailako meatzari guneetan kokatzen dute Oiassokoa.

Bihar gazteentzako pelikula
Bestale, gaztetxoentzako pelikula bat izango da bihar, 20:00etan, Biterin, Espeleologiari buruz: «Maddiren abentura».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!