Gaur hasiko dira ofizialki Ereñotzuko jaiak. 20:00etan kanpai hotsak eta etxeferoak sumatuko dira eta ondoren poteoan ibiliko dira. Bihar 15:00etan Txirrita Eskolako haurren antzerkia izango da, Ereñotzuko eskolan. Ondoren Ugaldetxon jarraituko du jaiak: 17:30etan, pilota partiduak izango dira frontoian. 19:00etan, toka txapelketa izango da eta ondoren Kupela taldearen erromeria.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!