Haragi Eguna izango da bihar, arratsaldeko 18:30etan, Gudarien plazan. Berriak elkarteak antolatuta, txerrikia eta edaria izango dira aukeran eta ateratako dirua, Angel Olaran misiolari hernaniarrari bidaliko zaio, Etiopiako Wukro hiriko umezurtzekin egiten ari den lanean laguntzeko. Aurten ere Txerri kostila eta saltxitxak erreko dituzte plazan eta patata purearekin serbituko dituzte. Horrez gain, sagardoa, ardoa eta ura ere izango dira aukeran. Pintxo bakoitzak 1,5 euro balio ditu eta edariak euro 1. Garai batean txekorra erretzen zuten plazan, baina azken urteetan txerrikia jarri dute eta jende asko inguratu izan da; 300-350 pintxo inguru ateratzen dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!