Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako VII Sagardo Lehiaketa ari dira egiten, eta Hernaniko sagardoa puntaren puntan da aurten ere.
35 sagardotegitatik 6 pasa dira finalera eta horietatik bi hernaniarrak dira: Altzueta eta Zelaia. Hernaniko bi sagardotegiekin batean izango dira, Igeldoko Kalonge, Astigarragako Irigoien, Tolosako Isastegi eta Usurbilgo Saizar. Finala datorren larunbatean izango da, eguerdiko 12:00etan, Donostiako Euskal Gastronomia Elkartean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!