Lokalak etxe bihurtzeko kaletegian zuzenketa

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 3a, 02:00

Komunikabideetara bidalitako kaleetan akats bat zegoela eta, lokalak etxe bihurtu ezingo diren kaleen zerrenda zuzena bidali du Udalak.

Joan den osteguneko Plenoak lokalak etxe bihurtzeko ordenantza onartu zuen. Udaletik prentsara bidalitako kaletegia ez zen zuzena eta beraz, larunbatean Kronikan argitaratutako kaletegia oker zegoen. Hauek dira, lokalak etxe bihurtu ezingo diren kaleak: Agustindarren plaza, Antziola auzoa, (1etik 30era), Biteri kalea, Elkano kalea, Felipe Sagarna `Zapa` kalea, Gudarien plaza, Izpizua kalea, Kale Nagusia, Kardaberaz kalea, Karobieta auzoa, (1, 1A eta 2), Latsunbe auzoa, (4 eta 7), Lizeaga kalea (2 eta 4), Marieluts auzoa, (2, 4, 6, eta 8), Montebideo kalea, Nafar kalea, Oartzu kalea, (2, 4 eta 6, Elkano kaletik sarrera dutenak), Orkolaga kalea 2, 2A, 4, 15*, 17*, 19* eta 20* (*Latsunbe auzotik sarrera), Perkaiz-tegi kalea, Txirrita kalea, Urbieta kalea, Latsunbeberri auzoa (1,11,12,19,20, 27,28, 35,36,37 eta 38). Hala ere, horrek ez du esan nahi gainerako kaleetako lokal guztiak etxe bihurtu litezkeenik, ordenantzak biltzen dituen zenbait baldintza bete beharrak dauzkate.

Erakusketa publikoan
Ordenantzari behin behineko onarpena eman zion lehengo osteguneko Plenoak. Orain Gipuzkoako Boletinean publikatuko dute eta 30 egun izango dira alegazioak aurkezteko. Ondorenean, onartuko da behin betiko ordenantza. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!