‘Ozenki’ eta ‘Umore Ona’ abesbatzak larunbatean Sandiusterrin

Kronika - Erredakzioa 2008ko ekainaren 3a

Abesbatza bakoitza bakarka ariko da lehenik eta biak batera kantatuko dute ondoren.

Ereñotzuko Ozenki abesbatzak eta Goizuetako Umore Ona abesbatzak kontzertua emango dute igandean, Sandiusterrin, arratsaldeko 19:30etan. Iaz Goizuetan izan ziren Ozenkiko kideak eta aurten gonbitea luzatu diete hernaniarrek. Lehenengo Umore Ona abesbatza ariko da eta 6 kanta eskainiko dizkiete Sandiusterrira inguratzen direnei, Igaratza Apezetxearen zuzendaritzapean. Ondoren, Ozenki abesbatzak beste 6 kanta kantatuko ditu, Imanol Kamio zuzendari dela. Kontzertuari bukaera bi abesbatzek batean emango diote beste 3 kantarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!