Marian Beitialarrangoitia kargurik gabe aske utzi du Grande Marlaska epaileak

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 2a, 02:00

Marian Beitialarrangoitia alkateak Auzitegi Nazionalean deklaratu du gaur goizean eta Fernando Grande Marlaska epaileak aske utzi du kargurik gabe. Inputatu gisa deklaratu du Hernaniko Alkateak, Jose Manuel Aristimuño Pana parkearen izena dela eta. Dignidad y Justicia taldeak aurkeztutako kereila bat izan da oinarria, Hernaniko oraingo alkateak parkeak ETAko kide baten izena izatearen erantzukizuna duela baitio. Beitialarrangoitiak ez du galderarik erantzun, baina bukaeran azaldu du berak ez duela zerikusirik parkearen izenarekin, besteak beste izena jartzea erabaki zenean 14 urte zituelako eta Hernanin bizi ez zelako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!