Asteburuan Thermotechic torneoaren barruko partiduak jokatuko dira. Larunbatean Galarretan Urrutia eta Lizasok galdu egin zuten 38 eta 40, Bitoria eta Etxeberria IIIren kontra. Urrutia eta Lizasok irabazi eta semifinaletarako pasea lortuko zutela espero zen, baina ez zen horrela gertatu. Igandean, Uharten, Altuna II-Etxabek 40 eta 32 irabazi zuten Urriza I-Iriarteren kontra. A taldeko buru Altuna II-Etxabe dira; eta B taldeko buru Urrutia-Lizaso. Ligilla bukatzean, taldeko buruak semifinaletara pasako dira zuzenean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!