Joan den astean Gipuzkoako infantil mailako txapeldun izan zen Hernaniko Urumea ikastolako hirukotea. Taldea Ainara, Miren eta Amaiak osatzen dute. Larunbatean Bizkaiaren kontra irabazi egin zuten eta datorren astean Euskadi mailako finala jokatuko dute, Bizkaia-Araba partiduko irabazlearen kontra.