GIPUZKOAKO eskolarteko Txapelketako finala izan zen ostiralean Iruran, eta aurtengoan ere ez da falta izan Hernaniko Bertso Eskolako kiderik. Haundien mailan, Hernaniko Bertso Eskolako Asier Azpiroz zubietarra izan da azpitxapelduna, eta txapelduna Lasarteko Ane Labaka. Txikien mailako taldeetan Goierri-Asteasuko taldea izan da aurrena. Aipatzekoa da baita ere, nahiz eta posturik ez lortu Hernaniko taldea ere iritsi dela finalera. Eñaut Martikorena, Jon Iturbe, Eli Pagola eta Aingeru Otxotorenak osatu dute taldea.
Idatzizkoan aipamenak
Idatzizkoan, Asier Azpirozek aipamen berezia lortu zuen. Txikien mailan, Hernaniko Bertso Eskolako Eñaut Martikorenak ere aipamen berezia lortu zuen.