Historiako pertsona esanguratsu eta homosexualei buruzko erakusketa hasiko da gaur

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 2a, 02:00

ekainaren 28a, Gay eta Lesbianen harrotasun eguna urruti ez dela eta, Udalak eta Gehitu elkarteak hainbat ekintza antolatu dituzte aste honetarako. Gaur bertan Historian esanguratsuak izan diren gizon eta emakume homosexualei buruzko erakusketa hasiko da, Biteri kultur etxean. Erakusketa kultur etxeko pasilloetan ikusi ahal izango da, astean zehar goizeko 09:00etatik gaueko 22:00etara, eta larunbatetan goizeko 11:00etatik 13:00etara. Erakusketan saiatu dira historiako aldi ezberdinetako pertsonak aipatzen. Guztira 26 panel ikusi ahal izango dira, bakoitzean pertsona baten argazkia eta biografia agertzen da. Tartean daude: Safo, Catalina de Erauso, Virginia Wolf eta Martina Navratilova, esate baterako.

Larunbatean abesbatzak eta antzerkia
Larunbatean, Gehitu abesbatza eta Irungo Kabigorri abesbatzen emanaldia izango da Milagrosan, 18:00etan hasita. Jarraian, Cristina Castillok Ser o no ser visibles obra antzeztuko du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!