HERNANI primeran dabil Herri Arteko Pelota Txapelketan, ostiralean Elgoibarren kontra jokatutako bueltako partidua 2 eta 1 irabazi eta semifinalerako pasea lortu baitu. Kadeteetan, Eneko Aizpitarte eta Jon Ander Elortzak 22 eta 3 irabazi zuten. Jubenil mailan, Mikel Noble eta Haritz Otaegik 8 eta 22 galdu zuten. Nagusi mailan, Iñaki Esnal eta Aitor Gorrotxategi 22 eta 11 irabazi zuten. Hernanik semifinaletako aurreneko partidua datorren larunbatean jokatuko du Donostiako pelotarien kontra, kiroldegian. Herri Arteko Txapelketa azken fasean sartu denez, espero da Donostiatik jende asko etorriko dela, beraz ostiralean egin zuten bezala, herriko pelotazaleak kiroldegia girotzen izatea espero da, etxekoak animatzen.