Antzerki emanaldia izango da datorren larunbatean herrian, Loreak Mendian izenekoa, Dobera euskara elkartearen eskutik. Izenburu ederra duen arren, edukia gordinagoa da, natura eta egungo txikizioaz hitz egiten baitu. Hala ere, umorea ez da falta antzezlanean.
Ekologiari buruzko lana
Antzezlanak natura eta gizakiak ematen dion trataera ditu aztergai: golf zelaiak, errepideak, zabortegiak direla, konposta... Laburbilduz, ingurumenaz hitz egiten du. Gaia latza izan arren, umorearekin lantzen dute. Fumar puede matar, Golfean eta Demokrazia birziklatzailea dira agerraldi batzuen izena. Hortik atera kontuak.
Gaztelumendi anaiak bertsotan lagun
Bertsolariak izaten dituzte lagun antzezlan honetan. Herrian Hernaniko Bertso Eskolan ari diren Beñat eta Unai Gaztelumendi Añorgako anaiak izango dituzte lagun. Bertsolariek emanaldiaren gaineko bat-bateko bertsoak jarriko dituzte. Beti ez dute bertsolari berekin egiten lan; tokian tokikoekin aritzen dira.
Amikuzeko ikasle taldea
Antzerkia Kitzikazank antzeztaldearena da; Mattin Irigoyen da zuzendaria eta Amikuzeko ikasle talde batek osatzen du. Antzerki tradiziotik edan dute eta antzerki forma berria berrasmatu. Orain arte Iparraldean aritu dira gehien bat; geroztik Usurbilen eta abar aritu dira. Orain Hernaniren txanda da.