Datorren larunbatean Goizuetara

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 1a, 02:00

Larunbatean Goizueta aldera abiatuko dira Txinparta taldeko kideak. Aurten 33garren aldiz egingo dute ibilbidea. Plaza Berritik goizeko 07:00etan abiatuko dira. Asketako iturrian gosalduko dute eta gero Goizuetara abiatuko dira. Goizuetan hamaiketakoa egingo dute eta ondoren autobusa hartu eta Txantxangorri elkartera joango dira bazkaltzera. Bazkal orduan sagardo txapeketa egingo dute. Izen ematea ostegunean bukatuko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!