Gipuzkoako Txapelketako tiraldia izango da bihar Lasarten eta bertan 26 bolaririk onenak bilduko dira, tartean 3 hernaniar: Joxe Ugalde, Miguel Burugain eta Antonio Miner. Aurreko txapelketetan emaitza onenak lortu dituzten bolariak,Txapelketa honetarako sailkatu dira. Egun bakarreko txapelketa izango da Lasartekoa eta fase ezberdinetan jokatuko da: aurrena, seina bola botako dituzte, eta hortik aurrera bolariak eliminatzen joango dira, bi finalista geratu arte. Aurreneko zortzi bolariak Euskadiko Txapelketarako txartela lortuko dute.
Bestalde, joan den astean jokatu zen Urnietan Gipuzkoako Kopako azken jardunaldia. Bertan J.A. Ugarteburu izan zen lehenengo, 48 brila botata. Sailkapen nagusian aldiz, Segurako M. Aguirre izan da irabazlea, 141 brilarekin. Aurreneko hernaniarrak honakoak izan dira: Jose Ugalde, Elur Txori taldekoa, 133 brilarekin; M. Burugain, 132 brilarekin; M. Arrozpide 129 brilarekin; A. Miner, 129 brilarekin; F. Galarraga 125 brilarekin; A. Santos, 119 brilarekin; eta J.M.ª Usabiaga, 114 brilarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!