SAN Markos Mankomunitateak eta Udalak antolatuta, bigarren eskuko azoka izan zen atzo. Hilero azken larunbatean izaten da bigarren eskuko azoka, baina oraingo honetan San Markos Mankomunitatea tarteko, azoka bereziagoa izan da. Postu eta produktu ugari izen ziren atzokoan, eta tailerrak, zozketak eta animazioa izan ziren azoka girotzeko. Azokaren berri ematen Iñigo Arbiza kazetaria izan zen eta behin eta berriro erabiltzeko poltsak ere banatu zituzten, informazioarekin batera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!