Thermotechnic torneoko final laurdenetako partidua jokatuko da gaur Galarretan, Urrutia-Lizaso eta Bitoria-Etxeberria IIIren artean. Urrutia eta Lizaso taldeko buru dira eta Bitoria-Etxeberria hirugarren. Beraz, aurreneko bikoteak irabaziko balu, zuzenean pasako lirateke semifinaletara. Torneoko partidua jaialdiko bigarrena izango da; gainerakoan beste partidu hauek jokatuko dira: Larrea-Martinez/Zulaika-Gaztelu; Altuna II-Badiola/Iñigo-San Miguel; eta Matxin III-Aizpuru/Agirresarobe-Olazar. Galarretan, arratsaldeko 16:00etan hasita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!