Elizatxo Hernanik Euskadiko finala jokatuko du gaur

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 31a, 02:00

Elizatxo Hernani infantil mailako boleibol taldeak Euskadiko Txapelketako finala jokatuko du gaur, Karmelo Balda Donostiako kiroldegian, 14:00etan. Hernaniko taldea Gipuzkoako txapelduna izan da eta bigarren urtez jarraian Euskadiko Txapelketa jokatuko du. Iaz txapeldunorde izan ziren eta aurtengoan ere aurkari zaila espero dute. Aurten infantil mailan emaitza onak lortu ditu Hernanik, Langile Gipuzkoako txapeldunorde izan da eta Urumea laugarren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!