Infantil eta alebin mailako Landare Torneoa gaur

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 31a, 02:00

Sei talde ariko dira maila bakoitzean, tartean hernaniarrak. Partiduak goizeko 10:00etan hasiko dira.

ERRUGBI eskolen arteko Landare Torneoa jokatuko da gaur, alebin eta infantil mailan. Hernaniko gazteez gain, Hazparne, Azkaine-Sara, Biarritz, La Unica Gigantes eta Durangoko jokalariak bilduko dira gaur Landaren. Taldeak bi multzotan banatuko dituzte. A taldeko partiduak honela jokatuko dira: 10:00etan, Hernani/Azkaine-Sara; 10:40etan, Hernani-Durango; eta 11:20etan Azkaine-Sara/Durango. B taldean honakoak izango dira partiduak: goizeko 10:00etan Hazparne/Biarritz; 10:40etan, Hazparne/Gigantes La Unica; eta 11:20etan, Biarritz/Gigantes La Unica. Eguerdiko 12:00etatik aurrera finalak jokatuko dira. Txapela lortzeko lehian arituko dira bi multzoetan aurreneko postuan geratzen diren taldeak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!