AEKk antolatutako kultur astea

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 31a, 02:00

Kultur astea izango da Astigarragan ekainaren 3tik 6ra bitartean. Ekainaren 3an, goizeko 09:30etan, Amaia Aierzak gorputzeko minak arintzeko trikimailu errazak erakutsiko ditu, kultur etxean. Arratsaldeko 19:30etan, Oier Agirresarobek gidatuta, Jolastuz ikasi, eta ikasiz jolastu saioa izango da. Bertan haurrekin euskeraz egiteko jolasak ikasteko aukera izango da. Saioa J.Barandiaran plazan izango da. Asteazkenean, autoikaskuntza topaketak izango dira, goizeko 10:00etatik 14:00etara, kultur etxean. Arratsaldeko 19:30etan, Aitor Txarterinak ipuiak kontatuko dizkie helduei. Ostegunean, kantu kalejira izango da herrian barrena, 20:00etan Ikatza tabernatik abiatuta. Ostiralean, euskaltegikoen eta hizkideen afaria izango da, Zipotza elkartean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!