Mus txapelketa gaur

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 31a, 02:00

Osiñagako jaiak izango dira ekainaren 7 eta 8an eta girotzeko mus txapelketa antolatu dute gaur. Txapelketa arratsaldeko 16:00etan hasiko da, Arriatsun. Izena momentuan eman behar da, 10 euro ordainduta. Aurreneko lau bikoteek sari ederrak izango dituzte. Bestalde, bihar etxez etxe pasako dira jaietako egitaraua banatzera eta ekainaren 8an Arriatsun izango den bazkarirako izenak hartzera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!