Ehun margolari Astigarragako kaleak koloreztatzen

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 31a, 02:00

Maiatzaren 17an egin zen Astigarragako XIV. Aire Libreko Margo Lehiaketa, Astigarte taldearen eskutik, eta parte hartze haundia izan da aurten ere, 99 margolarirekin. Epaimahaikoek adierazitakoaren arabera, maila oso altua izan da aurtengo edizioan, lau kategoria desberdinetan.


Hernaniarrak ondo
Gazteenen kategorian, Hernaniko bi irabazle izan dira, biak ere Luis Telleria artista hernaniarraren ikasleak: 6-9 urte artekoetan Iker Sanchok irabazi du; eta 10-13 urte artekoetan, Aritz Hernani Astigarte taldeko kidea izan da lehen saria irabazi duena. 14-16 urte artekoetan Sara Ramos donostiarrak irabazi du; eta 17 urtetik gorakoetan, Carlos Espiga bilbotarrak. Epaimahaia osatu dute Félix Bárcena margolari donostiarrak; Luis Telleria margolari eta eskulturgile hernaniarrak; eta Goretti Mendizabal margolari astigartarrak.


Sailkapenak
6-9 urte
1. Iker Sancho (Hernani).
2. June Irurzun (Astigarraga).
3. Jikin Mariezkurrena (Astigarraga).
10-13 urte
1. Aritz Hernani (Hernani).
2. Ainhoa Cristobal (Astigarraga).
3. Maialen Goikoetxea (Astigarraga).
14-16 URTE
1. Sara Ramos (Donostia)
2. Cristina Martín (Donostia)
17 URTETIK GORA
1. Carlos Espiga (Bilbo)
2. José Ramon Guerra (Gorliz)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!