TIBETI buruzko ekitaldiei jarraipena emanez, gaur Tibeteko artisautza eta jakiak izango dira Plaza Berrin, goiz eta arratsalde. Tibeti buruzko jardunaldiak astelehenean hasi ziren eta ordutik hitzaldia eta erakusketa izan dira, Udalak eta Kooperazio Taldeak antolatuta.
Mandala Hernaniko herriarentzat
Bestalde, egun hauetan Tibeteko monjeak mandala bat egiten aritu dira, emandako laguntzarengatik Hernaniko herriari eskerrak emateko. Atzoko ekitaldian monjeek azaldu zutenez, Hernanin egin duten mandala bakerako mandala da eta koloretako marmol hautsez egin dute.
Horrez gain, esker ona adierazteko, hemendik aurrera Tibeteko monjeek beren errezuak Hernaniko herriari ere eskainiko dizkiote.