Aurreko larunbatean Kronikak iragarri zuen bidetik, larunbat honetan Kulturola edota euskal kultur egitasmoaren aurkezpen publikoa egin nahi dugu. Urte t´erdi inguru daramagu hausnartzen Hernanik behar ote duen edota posible ote duen beste mailako kultur proiektu bat. Guk uste dugu baietz. Kultur sorkuntzatik abiatuta eta azpiegituraren beharraz jabetuta, parte hartzea ororen gainetik izango zukeen proiektu bat litzateke. Oinarrizko diseinua egiten eman dugu azken urte t´erdia. Hogei bat lagun ibili gara aurrera eta atzera herriko kultur elkarte, ikastola, euskaltegi, alderdi politiko, e.a.-ekin bilerak egiten, ahalik eta gehien asetuko gaituen bidea eginez. Baina bide hori ez da amaitu eta ez da amaituko ere, egitasmo irekia baita, etengabe elikatu beharko dena. Euskararen erabilpena normalizatzeko beharretik abiatuta eta horrekin batera beste kultura berriei zabalik egongo den egitasmoari buruz aritu nahi dugu zuekin. Horretaz, lerro hauen bitartez, gonbidatu nahi zaituztegu datorren larunbatean goizeko 11:00etan egingo den aurkezpenean parte hartzera, eta, animatuz gero, zure iritzia ematera.
Peio Egaña Sarobe