Marian Beitialarrangoitia Alkateari babesa emateko mobilizazioak astelehenean

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 31a, 02:00

Mobilizazioak deitu dituzte astelehenerako, izan ere egun horretan Marian Beitialarrangoitia Alkatea Madrilen izango da deklaratzen, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fernando Grande Marlaskak deituta. Dignidad y Justicia taldeak aurkeztutako kereila da oinarria, Jose Manuel Aristimuño Pana parkearen izena dela eta. Astelehenerako bi deialdi egin dituzte: eguerdiko 12:00etan, Plazan; eta 20:00etan, Zinkoenean. Salbuespen egoera stop izango da lema.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!