Landare Torneoak 280 errugbilari gazte bilduko ditu bihar

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 30a, 02:00

Alebin eta infantil mailako Landare Torneoa jokatuko da bihar Landaren, eta bertan lehiatuko dira Euskal Herriko punta-puntako 6 klubetako taldeak. Hazparne (Lapurdi), Miarritze (Lapurdi), Azkaine-Sara (Lapurdi), Durango (Bizkaia), Gigantes-La Unica (Nafarroa-Garaia) eta Hernani (Gipuzkoa). Torneoa 10:00etan hasiko da. Aurretik, harrera egingo zaie taldeei, 09:00etan, eta ordezkarien bilera izango da 09:25etan. Torneoa zelai nagusia bitan banatuta jokatuko da, eta infantil eta alebinek sistema bera erabiliko dute: 3 ekipoko bi ligaxka jokatuko dira. Ligaxkako irabazleek 1-2 postuak jokatuko dituzte elkarren aurka; bigarrenek 3-4 postuak; eta azkenek 5-6 postuak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!