Herri Arteko Pelota Txapelketan Hernani aurrera egiten ari da eta dagoeneko final laurdenetan da. Gaur Elgoibarren kontra jokatuko du kiroldegian, bueltako partiduetan. Partiduak gaueko 21:00etan hasiko dira. Aipatzekoa da Ioritz Arrieta jubenila eskuetatik errekuperatu ez bada ere, Hernanik ez lukeela arazorik behar aurrera egiteko. Izan ere, joaneko partiduetan Hernanik 2-1 irabazi zuen, 11 tantoko aldearekin. Kadeeteetan, Eneko Aizpitarte eta Markel Lizeagak jokatuko dute Elgoibargo Gabilondo eta Arrizabalaren kontra. Jubenil mailan, Mikel Noblek eta Haritz Otaegik jokatuko dute, Arribillaga eta Lizarralderen kontra. Nagusietan, Iñaki Esnal eta Aitor Gorrotxategik jokatuko dute, Arrizabala eta Loiolaren kontra.
Pelotazaleei deia
Pelota elkarteak dei egin die pelotazaleei frontoira agertzeko, bai gaurko partidura eta baita hemendik aurrerakoetara ere. Filanaurreko aurkaria Donostia edo Usurbil izango litzateke eta talde hauek ere jende asko ekartzen dute.