Azeri bila herri lasterketa izango da ekainaren 21ean, Urbieta kaletik abiatuta. Urtero bezala, haurrek adinaren araberako ibilibideak egingo dituzte eta helduek 4,5 kilometroko ibilibideari bi buelta emango dizkiote. Izena emateko epea ireki da dagoeneko eta lasterketa hasi aurretik ere eman daiteke izena. Aldez aurretik izena emateko honako leku hauetara jo daiteke: Hernaniko Mitxel Kirolak, Izaskun Kirolak eta Axeri Kirolak. Donostiako Apalategi eta Laister kirol dendetan eta Forumen ere eman daiteke izena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!