ATZOKO Kronikan aipatzen zen Hernaniko ikastetxe ezberdinetako neskak fin aritu direla aurtengo eskola kiroleko txapelketan. Atzokoan palan, alebin mailan Gipuzkoako txapeldun izandako Urumea ikastetxeko taldea eta alebin mailan txapeldunorde izandako Langile A aipatu genituen. Gaurkoan finalera iritsitako hirugarren taldearen txanda da, alebin mailan, futbolean Gipuzkoako txapeldunorde izan den Elizatxo B-rena. Kontrario Jakintza taldea izan zuten. Galdu arren, ez da meritu makala finaleraino iristea.
Zorionak denei!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!