Igeriketan hasteko aukera

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 29a, 02:00

HERNANIKO Kirol Elkarteko igeriketa saila hasi da dagoeneko datorren denboraldia prestatzen. Jakinarazi dutenez, datorren denboraldian igeriketa taldean hasi nahi dutenek froga txiki bat egin behar dute. Froga ekainaren 2tik ekainaren 13ra bitartean egin ahal izango da, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Froga egiteko egun eta ordu horietan joan behar da kiroldegira eta Borja edo Jon Anderren galdera egin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!