Karbonera, etxe okupatu bat baino gehiago

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 29a, 02:00

Titular honen atzean izkutatzen dira, ideal jakin batzuk, kontzientzia bat, bizitzeko modu bat, gizarte aldaketa kolektiboa, autogestionatua, asanblearioa eta herrian integratutakoa. Beste kolektiboei irekia dago mota guztietako ekintzak eginez, eta elkarlanean aritzen da maila ezberdinetan, maila sozial eta kulturalean: hala nola, hitzaldiak, debateak, dokumental proiekzioak, musika eta poesia emanaldiak antolatuta, baita elkarri babesa emanez ere. Mota guztietako ekintzak antolatzen ditu, elkartasunez eta herriarentzat, aldarrikapen eta borroka ezberdinei babesa ematen die, esate baterako gaur egun martxan dagoen AHTaren kontrako kanpaina, beste hainbat gai sozial, politiko eta sindikalen artean. Espazio kolektiboa da, alternatibo eta soziala, eta gaur egun sistema kapitalistak inposatzen digun eredu kontsumista eta indibidualistarekiko independientea, hernaniar eta euskaldun bezala elkarri aurka egitea bilatzen duena, Euskal Herriko markoaren barruan. Eskerrik asko! eta osasuna!

Juan Sanchez Bolet (*Erredakzioan euskeratua)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!