Lasarteko Zabaleta auzoko jaietan 18:00etatik aurrera haur jolasak izango dira; ondoren antzerkia, eta bukatzeko, japoniar bonbak. Bihar, arratsaldeko 17:30etan, haurren merienda izango da eta 18:00etan antzerkia; 19:00etan, haurrentzat opari zozketa, eta segidan auzoko trikitijoleak aterako dira; 20:00etan, Lasarteko batukadak girotuko du auzoa eta ordu berean, Teresa sorginaren jaitsiera egingo dute; gaueko 22:30etan, Alboka eta Xumela abesbatzen emanaldia izango da; 23:30etan, dantza garaikide saioa; eta 24:00etan dantzaldia Laburu taldearekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!