Osiñagako jaien preludioa, larunbateko mus txapelketa

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 29a, 02:00

Osiñagako jaiak izango dira ekainaren 7 eta 8an. Auzoko giroa berotzen hasteko larunbaterako mus txapelketa antolatu dute. Izena bertan eman behar da, 10 euro ordainduta. Sari ederrak izango dira irabazleentzat: aurrenekoentzat, bi urdaiazpiko eta trofeoak; bigarrenak, arkumea eta trofeoak; hirugarren eta laugarren postuan geratzen diren bikoteak txuletak eramango dituzte. Larunbatean, arratsaldeko 16:00etan hasita, Arriatsun.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!