Halaxe aitortu dute Elkano 17 emakume zentroko kideek, Biteri kultur etxeko erakusketan. Bolilloak, gantxilloak, puntua, dekorazioa, hondarreko koadroak, estainuz apaindutako ispiluak... denetik dago ikusgai, ostiralera arte, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. Asko eta asko arte lanak dira, baina Elkano kaleko emakumeen hitzetan «edonork» egin litzake, gogoa eta denbora eskainiz gero.
Berrogei bat lagun
Elkano kaleko ikastaroetan 40 bat emakume dabiltza, 5 irakaslek gidatuta. Urtean zehar egindako lanak daude Biterin ikusgai, asko eta asko dagoeneko emanak badituzte ere: «egiten ditugun lanetako asko erregalo ematen ditugu eta horregatik lanetako asko ez daude hemen» esan diote Kronikari.
Jardunaldi ugari
Elkano 17ko emakume zentroak gauza asko egiten ditu eskulan ikastaroez gain. Gaur egun 120 bazkide inguru dira eta gimnasian esaterako, 65 lagunek hartzen dute parte.