Tibeteko argazkiak eta monjeek egindako mandalak erakusgai

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 28a, 02:00

TIBETI buruzko jardunaldiak hasi ziren atzo, Udalak eta Kooperazio taldeak antolatuta. Gaur erakusketa ikusi ahal izango da, Tibeteko argazkiekin eta monjeek egindako manadalekin osatutakoa. Mandalak budismoko sinbolo espiritualak dira, marrazki modukoak. Etxeak apaintzeko edota santifikatzeko erabiltzen dira, baita erritual erlijiosoetarako ere. Mandalak material ezberdinekin egin daitezke: arroza, loreak, hautsa... Erakusketa osteguna bitartean ikusi ahal izango da, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!