badira urte batzuk uda partean Saharako errefuxatu kanpamenduetako haurrak Hernanira etortzen direla bi hilabete pasatzera. Udalak aurten ere programa bera antolatu du, eta nahi luke Hernaniko familiak etxean haurrak hartzera animatzea, oraindik ere ez baita familiarik animatu. Herritarrak animatze aldera gaur bilera informatiboa egingo dute, Biterin arratsaldeko 19:30etan. Bestalde, Saharari buruzko argazki erakusketa ere ikusi ahal izango da, Biterin, ostiralera arte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!