Plenoa gaur

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 29a, 02:00

Plenoa izango da gaur, eta besteak beste eztabaidatuko da hilerriko araudia, elkarbizitza eta bide publikoaren erabilera eta garbiketa arautzen duen ordenantza, lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza, etxebizitza tasatua arautzen duen udal ordenantza, arautegi organikoaren aldaketa eta AMMko kideen kontrako epaiketari buruz herritar batek aurkeztutako mozioa. Gaur arratsaldeko 18:00etan. Bestalde, asteartean Gobernu batzarra izan zen eta San Joanetako egitaraua eta aurrekontua onartu ziren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!