gaur Arano aldera oinez abiatuko da Parrokiko lagun talde bat. Urteak dira ibilaldi hau egiten dutela, baina koadrilako bi kiderentzat gaurkoa bereziagoa izango da, izan ere, Juan Jose Arregik eta Lourdes Aipuruak gaur 25garren aldiz egingo dute Aranora ibilia.
Hori dela eta zorionak eman nahi izan dizkiete eta opa diete urte askotan jarrai dezatela irteeran parte hartzen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!