gizarte parte hartzeari buruzko ikastaroa hasiko da gaur, Baketik elkarteak antolatuta. Ekimena Gipuzkoako Foru Aldundiarena da, eta helburua du, «politika kultura berri bat zabaltzea, parte hartzea sustatuta».
Gaur hasita guztira hiru saio izango dira, gaur, bihar eta etzi. Gaurkoan gizarte parte hartzeari buruzko saio teorikoa izango da. Bihar Euskal Herri mailako parte hartzearen inguruko diagnosi bat egingo dute, eta adibide praktikoak mahai gainean jarriko dituzte. Ostiralean, parte hartzeari buruzko tailerra egingo dute, eta zenbait metodologia planteatuko dituzte. Saioak 19:00etatik 21:00etara izango dira Biterin. Informazio gehiago: 943 25 10 05.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!