TIBETEKO egoera eta errealitatea gertuagotik ezagutzeko aukera izango aste honetan, Kooperazio taldeak eta Udalak elkarlanean antolatutako Tibeti buruzko jardunaldietan. Gaur dokumentala eta hitzaldia izango da.
BBCk egindako dokumental honetan urte askotako soka duen Tibeteko errealitatea ezagutzeko aukera izango da. Bere garaian, haurra zela, Tibetetik ihes egindako gizon bat bere herrira itzuliko da ezkutuko kamara batekin, Tibeteko errealitatea jasotzeko helburuarekin. Dokumentalaren ondoren Agurtzane Berasarte, Karmele Osa eta Thupten Palbar Atisha elkarte kideek hitz egingo dute. 19:30etan, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!